© Marina Pintos Martikorena 2025 - Debekatuta dago copyrightaren jabearen baimenik gabe kopiatzea, banatzea, publikoki edo editorialki erreproduzitzea.

BIDALTZEKO MODUAK

Posta elektroniko bidezko mp3

ELEMENTS + SHANTI (OPARIA)

SUA
AIREA
Prana
Nepalekin ametsetan

ELEMENTS

Natura elementu hauekin egina dago: SUA, LURRA, AIREA, URA ETA ETERRA. Gu ere, naturaren parte garenez, elementu horietaz eginda gaude, nahiz eta askotan desorekan egon. Entzun soinu horiek aurikularrekin, hauek gabe baino frekuentzia sendatzaile gehiago hautemango dituzu eta. Konturatu zure barruan nolakoak diren elementu bakoitzaren ezaugarriak. Konturatu elementu hori gehiegi duzun zure barruan edo gutxiegi, eta dagokion musika entzuten ari zaren bitartean, sentitu nola orekatzen den.

Aldi berean, lasaitasun eta erlaxazio egoera sentituko duzu, nerbio-sistema lasaitzeko, estresa, larritasuna eta antsietatea askatzeko, baita meditazio eta ongizate egoeran sartzeko beharrezkoa den isiltasun mentala sentitzeko ere.

SUA: beroa, transformadorea eta purifikatzailea. Borondate-indarrarekin, motibazioarekin, grinarekin eta ekintzarekin lotutako elementua. Gorputzeko tenperatura, metabolismoa eta digestio-ahalmena dira suaren irudikapenak.

LURRA: segurtasuna, egonkortasuna eta sendotasuna. Elementu hau gogorra, trinkoa eta astuna da. Eusten gaituen horrekin lotzen gaitu, bizitzako egonkortasunarekin, eta baita barnekoarekin, misteriotsuarekin, jaiotzeko hiltzen denarekin ere.
Gorputzeko irudikapenik handiena hezur-ehuna da, baita azazkalak, giharrak eta abar ere.

AIREA: mugimendua, arina, sotila. Arnasketaren, hitzaren eta musikaren elementua da. Pentsamenduarekin, ideiekin eta sormenarekin lotuta.

URA: elikadura, mantenua, lubrifikazioa eta kohesioa. Urak garbitu, hidratatu eta freskatu egiten du. Arintasunarekin, hazkundearekin eta bizitasunarekin konektatzen gaitu. Gorputzeko fluido guztiak urelementuaren irudikapenak dira.
Elementu hau emozioekin eta sentimenduekin ere lotzen da.

ETER: hutsa, espazioa, batasuna, argitasuna, hedapena. “Dena inbaditzen” duen elementu orohartzailea da, elementurik sotilena. Objetuak eta gure ehunak bereizten dituen espazioa da. Bereizi eta argitasuna ematen du.
Adimenarekin ere lotuta dago.

SHANTI

Disko honetan ORAIN eta IZAN diskoetako pieza instrumentalen bilduma aurkituko duzu. Bihotzetik egindako konposizio originalak, erlaxazio eta ongizate egoerak sortzeko.

Pieza gehienak pianoan konposatuta eta grabatuta daude, Luis Puentek teklatuan lagunduta, “Nepalekin ametsetan” berriz inprobisazio bat da, pianoa, ontzi tibetarra eta bansuria erabiliz, Tato Edrosoren laguntzarekin (bansuria-nepalgo flauta).



Deskarga ditzakezun beste album batzuk

ELEMENTS

ELEMENTS Natura elementu hauekin egina dago: SUA, LURRA, AIREA, URA ETA ETERRA. Gu ere, naturaren...

ARIMARENTZAT Soinuak

Disko honek nire gorputza eta arima elikatzen dituzten soinuak partekatzeko beharretik sortu da....

SHANTI

Disko honetan ORAIN eta IZAN diskoetako pieza instrumentalen bilduma aurkituko duzu. Bihotzetik...

IZAN

Kontzentrazioa lantzeko erlaxazio ariketak II IZATEA erraza dela uste badugu ere, askotan...

ORAIN

Kontzentrazioa lantzeko erlaxazio ariketak Marinak hezitzaileekin eta ikasleekin lan handia egin...
Zure iritzia garrantzitsua da