Ikasturteko azkeneko tailerra!
Garbitzeko eta transmutatzeko garaia da... ausartuko zara?
Oraingo honetan egingo dugun lanak ASKATZEAREKIN du zerikusia... bai, bai, hainbeste kostatzen zaigun hori! Eredu negatiboak, sinesmen mugatzaileak, belaunaldien arteko kargak, emozio blokeatuak, harremanak... norberak ikusiko du zer komeni zaion askatzea! Nolanahi ere, oso jarrera askatzailea eta osasuntsua da.
Soinuak "partikula" kontziente edo inkontziente horiek guztiak mugiarazten eta transmutatzen ditu, gure esentziarekin, gure osotasunarekin, konektatzea eragozten baitigute. Kontua ez da gauza berriak ikastea, baizik eta garen ARGIA estaltzen eta blokeatzen digun guztia alde batera uztea.
Distira egiteko, ezpurutasunak leundu behar dira, eta horixe izango da kontzertu eta ahots-tailer honen asmoa, zure barruarekin konektatuz eta ASKATUZ!